Euskal Memoria Fundazioaren erakusketa ikusgai izango da bi astez Ondarroan

0

Euskal Memoria Fundazioaren ‘Gogoan hartzeko izenak’ erakusketa izango da ikusgai Ondarroan abenduaren 18tik 29ra udal erakusketa aretoan. Erakusketa, astelehenetik barikura 17:30etatik 20:30etara eta zapatu domekan 12:00etatik 14:30etara eta 17:30etatik 20:30etara izango da ikusgai.

Udalak antolatu du erakusketa garrantzitsua iruditzen zaiolako gure herriko historia herritarrei gerturatzea gisa honetako ekimenen bitartez. ‘Erakusketa honekin, gure herriko pasarte gogorrak bistaratu nahi ditugu, herritar guztiek gure iragana ezagutzeko aukera izan dezaten’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak. Horretaz gain, udalarentzat ezinbestekoa da iragana ezagutzea etorkizuna eraiki ahal izateko eta horrenbestez herritarrei erakusketa bisitatzeko deia luzatu die.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina