Zorionak Ondarroa, 2301 etxeetan jaso dute hondakin organikoak biltzeko KIT-a

0

Lea-Artibai Amankomunazgoak eta Ondarroako Udalak herritarrak zoriondu nahi ditu, hondakin organikoa ere bereizteko sistema berriaren aurren ematen ari diren erantzuna bikaina izaten ari delako. Etxez etxe dabiltzan hezitzaileei harrera ona emateaz gain, etxeetatik organikoaren sailkapena oso ondo bideratzen ari da kontenedore marroietara eta berrikuntza hau martxa onean doa herritar guztiei esker.

Dagoeneko Ondarroan eta Berriatuan etxez etxeko banaketa burutu da, eta hauek dira jasotako datuak:

KIT-a JASO DUTEN ETXEBIZITZAK AUTO eta AUZOKONPOSTA EGITEN DUTENAK KIT-a JASOTZEKO FALTA DIRENAK
BERRIATUA 158 54         160  
ONDARROA 2301        1.187  
GUZTIRA 2.477

 

  • Berriatuan, hiru fasetan banatutako KIT kopurua 158 izan da. Hortaz aparte, auzo eta autokonposta 54 etxebizitzetan egiten da.
  • Ondarroan, hiru fasetan banatutako KIT kopurua 2.301 izan da.

Hurrengo pausua KIT-a jasotzeko falta diren 1.187 etxebizitzekin harremanetan jartzea izango da, datozen hilabeteetan eurek ere proiektuan parte har dezaten.

Orotara hilabete honetan 2.477 KIT banatu dira. Rakel Elu Bengoetxea Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak lehen emaitza hauen balorazio oso positiboa egin du: “Beste herrietako emaitzak zeintzuk diren jakiteko zain gauden arren, bide honetatik jarraituta eskualdean gaikako sailkapena indartu egingo dugu”. Eluk adierazi duenez, “pilotu moduan abiatu den proiektu hau eredu bihurtuko da Bizkaian”.

Hemendik aurrera ere, kanpaina indartzen jarraitzeko ahalegina egingo du Amankomunazgoak eta Ondarroako Udalak. Horretarako, besteak beste, urtarrilaren 13an, Ondarroako Alamedan, Kit-ak eskuratzeko karpa egongo da goiz eta arratsaldez, oraindik jaso ez dutenek hartzeko aukera izan dezaten. Ondarroako Udalak organikoa ere sailkatzera animatu nahi ditu herritarrak ‘gure helburua Ondarroan %70 gaika sailkatuta jasotzea izango da eta helburu hori lortu arte lanean jarraitu behar dugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak.

Edukiontzi berriak
Ondarroako Alde Zaharreko edukiontziak datozen egunetan aldatu egingo dira eta pedalak dituzten edukiontzi barriak jarriko dira. Bestalde, alde zaharreko lau kokagunetan (Kalandi 5, Kalandi 35, Artaleku eta Musika plaza) organiko batzeko edukiontzia jarriko da ere.

Papera eta kartoia batzeko orain arte zeuden edukiontziak berritu egin ditu Amankomunazgoak. Berriatua, Ondarroa eta Lekeitioko guztiak aldatu dira dagoeneko eta hauen ostean, Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibarren ere aldaketak egingo dira. Horien ostean, errefusaren kontenedore berriak (grisak) ipiniko dira.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina