Nerabeen gurasoei zuzendutako eskolak izango dira urtarrilaren 9an

0

Guraso eskolek jarraipena izango dute urtarrilean. Hurrengo lau saioetan nerabeekin zerikusia duten gaiak landuko dira guraso eskoletan. Lehenengo saioa urtarrilaren 9an izango da 17:30etatik 19:30etara Etxelilan. Hiruhilabete honetako matrilkulak 5 euro balio ditu eta interesa duten guztiek udaletxean, aetxaburu@ondarroa.eus era idatzita edo 94 683 36 76 telefonora deituta eman beharko dute izena.

Urtarriletik aurrera egingo diren saioetan ere haurtzaindegi zerbitzua egongo da aurrez eskatzen dutenentzako.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina