Edukiontzi marroirako txartela egiteko aukera izango da larunbatean

0

Ondarroako Udalak eta Lea Artibai Amankomunazgoak hondakin organikoaren bilketa martxan jarri dute Ondarroan. Hemendik aurrera, hondakin organikoa edukiontzi marroietara bota behar da, poltsa konpostagarrietan sartuta.

Etxebizitza bakoitzari hondakin hau sailkatzeko KIT bat dagokio, eta bertan helbideari dagokion txip-dun txartela izango dute herritarrek, edukiontzi marroia zabaltzeko.

Oraindik KIT-a jaso ez dutenek, Ondarroako Udalera (94 683 36 77) edo Lea Artibai Amankomunazgora (900 10 48 78) deituta jaso dezakete. Bestela, 2018ko urtarrilaren 13an, Alamedan egongo den karpan ere jaso daiteke, goizean 10:30etatik 14:00etara  eta arratsaldean 16:30etatik 19:30etara.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina