Organikoa biltzeko 3.564 KIT banatuko dira Ondarroan

0

Azaroan hasi zuen Lea-Artibaiko Amankomunazgoak eskualdeko udalekin batera, organikoa bereizteko kanpaina, hainbat herritarrek bultzatuta. Herritarren inplikazioari esker, hain zuzen, emaitza ikusgarriak lortu dira.
Larunbatean, hilak 13, egun osoan zehar aukera egon zen oraindik egin ez zuenak KIT-a eskatu zezan. Larunbatean bakarrik 162 KIT banatu ziren.

Oraingoz dauden kopuruekin, herritarren %70,65ak hartu du organikoa bereizteko konpromisoa, 3.564 denera, hain zuzen. 2.518 jada banatu dira eta datozen asteetan falta diren 1.046ak banatuko dira.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina