Inauterietarako egitarau oparoa prestatu dute udalak eta herri eragileek

0

Ondarroako Udalak, kultura sailak eta herri eragileek elkarlanean osatu dute aurtengo inauterietarako egitaraua. Haur, gazte, zien helduek ondo pasatzeko moduko programak ekimen parte hartzaile ugari barnebiltzen ditu.

Hona hemen oso-osorik:

Otsailak 4 (domeka)

 19:00etan BURRUNBADARAKO ENTSAIOA, Artelanen

Otsailak 10 (zapatua)

12:30ean TRIKI-PANDERO KALEJIRA Kresala Kultur Elkartearen eskutik (Antolatzailea: Ondarroako Udala)

12:30ean INAUTERI KALEJIRA. Kantaize Orfeoia eta Ondarroako Metal Taldea (Antolatzailea: Ondarroako Udala)

Iluntzean INAUTERI ZAPATU BEREZIA Gaztelekuan (Antolatzailea: Ondarroako Udala)

18:30ean INAUTERIETAKO DANTZA SAIOAK, kalez kale, Artabidetik hasita, Kresala Kultur Elkartearen eskutik (Antolatzailea: Ondarroako Udala)

20:00etan LANTZOI JAUNARI ONGIETORRIA, kalez kale, portutik hasita. Artelan Elkartearen eskutik (Antolatzailea: Ondarroako Udala)

Otsailak 11 (domeka)

13:00etan DANTZA-POTEOA, kalez kale, Alde Zaharrean hasita, Itsasaurreraino. Amaitzeko, bazkaria Beikozinin. (Antolatzailea: Beikozini)

18:00etan KIZOMBA SAIOA eta BEIKOZINI DANTZAN saloiko dantzak eta datza latinoak. (Antolatzailea: Beikozini)

18:00etan“IDIOT TXOU” ANTZEZLANA Bide Onera zine aretoan. Prezioa: 12€  (Antolatzailea: Zubi Zahar Herri Ikastola, 50. urteurrena)

Otsailak 13 (martitzena)

11:30ean HERRIKO UMEEN KALEJIRA Kalez kale,Ibaiondotik Itsasaurre plazara. (Antolatzaileak: Txomin Agirre Ikastola, Zaldupe Ondarroako Eskola Publikoa, Zubi Zahar Ikastola eta Ondarroako Udala)

18:00etan PLAY-BACK LEHIAKETA, Beikozinin (Antolatzailea: Ondarroako Udala)

  • SARIAK (herriko establezimenduetan trukatzeko)
  • 1. saria 150 €-ko erosketa-txartela
  • 2. saria 125 €-ko erosketa-txartela
  • Sari berezia 75 €-ko erosketa-txartela

19:00etan INAUTERIETAKO DANTZA SAIOAK, kalez kale, Kresala Kultur Elkartearen eskutik (Antolatzailea: Ondarroako Udala)

20:00etan AKULIAREN ENTERRUA, kalez kale, portutik hasita Artelan Elkartearen eskutik. Amaieran, sermoia Zubi Zaharretik. (Antolatzailea: Ondarroako Udala)

Otsailak 14 (eguaztena)

IPUIN KONTALARIA: Errezeta doktorea. Bixikan Elkarteko lokalean. 17:00etan 0-3 urtekoentzat eta 18:00etan 4-7 urtekoentzat. Kopuru mugatua (zozketa bidez). (Antolatzailea: Bixikan)

iantuerien egitarua

Kultura sailak et herri eragileek egindako egitaraua

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina