Pixapeko edukiontziak lekuz aldatu ditu Amankomunazgoak

0

Lea Artibai Amankomunazgoak adierazi duenez Pixapeko edukiontziak lekuz aldatu dira, bizilagunei sailkatzeko aukera emanez. Papera eta kartoia, organikoa eta errefusa sailkatzeko aukera izango dute, hain zuzen bizilagunek.

Orain arte soilik errefusa botatzeko aukera zegoen, eta birziklatzeko aukera egon zedin, hainbat aukera ikertu ostean, aproposena lekuz aldatzea dela erabaki du Amankomunazgoak.

Organikoaren edukiontzia zabalik dago oraingoz, baina hurrengo asteetan jarriko zaio sarraila. Hau irekitzeko txartela Ondarroako udaletxean eskatu ahalko dute bertako bizilagunek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina