Zinegoak Jaialdiko lanak ikusgai martxoaren 21 eta 22an Etxelilan

0

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, 2004. urtean jaio zen Hegoak elkartearen eskutik, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz.

Ekimen hau urtero antolatzen da Bilbon, otsail inguruan, eta martxoan Euskal Herriko herri ugaritara heltzen da bere hedapenaren bidez, Ondarroara kasu. Gaur egun, Zinegoak erreferente bihurtu da nazioarteko LGTB jaialdietan. Urtero 100 lan baino gehiago taularatzen edo proiektatzen dira (luzemetraiak, laburmetraiak, dokumentalak…), gehienak nazioarteko jaialdietan sarituak izan diren lanak.

Urtero Zinegoak jaialdiak Ohorezko Sari bat eskaintzen du, LGTB zinemagintzan pertsona batek egindako lana aitortzeko asmoz. Era berean, jaialdiak Nazioarteko Epaimahai bat osatzen du, zinemagintzan eta LGTB mugimenduan aritutako kideen bidez.

Zinegoakeko kultur-programazioa kalitatezko zinema eta arte eszenikoetan oinarrituta dago. Halaber, bere jarduera guztiek lotura dute honako ezaugarri guztiekin: arrazoi afektibo sexualengatik bazterkeria eragoztea, nazioartean gertatzen diren giza eskubide guztien urraketa eta eredu familiar berrian ikusgarritasuna bultzatzea.

Ondarroan aurtengo Zinegoak edizioko laburmetraiak ikusteko aukera izango da. Horien artean bi saritu hauek izango dira (egitaraua osoa hemen):

Marguerite (Marianne Farley) film laburrak honakoak jaso ditu: Publikoaren Saria Film Labur Onenari + Lesbianismo eta Genero Epaimahaiaren Aipamen Berezia

Mr Gay Siria (AyşeToprak) film luzeak honakoak jaso ditu: Aniztasun eta Giza Eskubideen Saria Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Eskubideen Zuzendaritza Orokorraren eskutik + Dokumentalen Nazioarteko Epaimahaiaren Aipamen Berezia

Saio guztiak 19:00etan izango  dira Etxelilan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina