Ostiralean hasi dira Ondarroan Alzheimerra eta dementzietan formatzeko zaintzaileentzako saioak Ondarroan. Formazioa hasi den arren, oraindik izena emateko aukera dagoela jakin arazi nahi du Lea Artibaiko Amankomunazgoak. Bide batez, hainbat herritarrek soilik saio batzuetara joateko asmoa adierazi dute, eta hori egin nahi duenarentzat arazorik ez dela egongo adierazi nahi du Amankomunazgoak -beti ere lekua geratzen bada oraindik-.
Afagi Alzheimer Gipuzkoa elkarteak antolatuta eta El Futuro es la Memoria elkarteak eta La Caixak-ekimenak babestuta, eta Lea-Artibai Amankomunazgoak lagunduta formazio saio berezi batzuk antolatu dira. Ondarroa, Deba, Eibar, Elgoibar eta Mutrikuko Udalak ere lagundu dute ekimenean.
Maiatzeko ostiral eta larunbatetan eta Ekainaren 1 eta 2an izango da, denetara 20 ordukoa izanez, eta 40 pertsonentzat lekua egongo da. Saio guztiak Ondarroako Jubilatuen Egoitza – Antiguako Aman izango dira. Ordutegiari dagokionez: Ostiralak 17:00ak- 19:00ak eta larunbatak 10:00ak a 12:00ak izango da.
Lea-Artibaiko Amankomunazgoak menpeko egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten herritarrei eskaintzen dien zerbitzuaren barne, era honetako formazioen filosofiarekin eta lanketarekin bat egiten duelako lagunduko ditu, eta herritarrei parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie.
Izena emateko era hauetara egin ahal da:
- Lea Artibai Amankomunazgora, Gizarte Zerbitzuetara deituta (94 616 90 78) edota ongizate@lea-artibai.org helbide elektronikora idatzita edota
- Afagira deituta 943 29 71 18 edo afagi@afagi.eus helbide elektronikora idatzita.
Hemen egitaraua osorik:
Maiatzak 4
Zer da Alzheimerra? Eta Dementziak? Alzheimerrean aurrerapenak. Maiatzak 5 Dementziak eta familia: Komunikazioa Dementzia duten pertsonekin. Nola jokatu portaera nahasteak daudenean. Psikologa: Alaitz Iriarte Maiatzak 11 Psikoestimulazioa eta terapia osagarriak. Psikologa: Ma Victoria Lucero Maiatzak 12 Zaintzaren antolaketa eta Baliabide. Sozioasistentzialak Gizarte Langileak: Elena Egia eta Naroa Diaz Maiatzak 18 Erabakiak hartzea: Alderdi legalak eta finantzarioak. Abokatua: Arantza Bengoetxea |
Maiatzak 19
Elikaduraren garrantzia eta osasun zaintzak gaixotasunaren fase desberdinetan. Famili Medikua: Mikel Odriozola Maiatzak 25 Laguntza produktuak eta jarrera tratamendua. Terapeuta Okupazionala: Amaia Zelai Maiatzak 26 Erlaxazioa teknika desberdinak zaintzaileentzat. Psikologoa edo aditua: Baieztatzeko Ekainak 1 Dolua: Gainditzeko teknikak. Psikologoa: Jesus Muñoz Ekainak 2 Mahai ingurua: Zaintzaileen esperientzia, testigantza eta bizipenak. Moderatzailea: Koldo Aulestia Partaideak: Zaintzaileak |