Joan den maiatzaren 24ean Ondarroako Euskara Plan Estrategiko berria egiteko batzarra egin zen. 2014-2017an egindako lanaren errepaso eta balorazio bat egin zen eta ekintza gehienak aurreko parte hartze prozesuaren ondorioz proposatutakoak izan zirenez, egungo prozesuaren balioa azpimarratu egin zeen.
Bigarren zatian, hiru lantaldetan batu ziren bertaratutakoak eta zer mantendu behar den eta zein ideia berri egon daitezkeen hausnartu zen.
-Arlo sozioekonomikoan: modu berezian eragin beharra, eta praktikak onak zabaldu eta areagotzearen beharraz aritu zen.
-Euskararen transmisioari dagokionean, euskararen kalitateari erreparatu zitzaion, eta gazteekin, batez ere etorkin gazteekin nola landu hausnartu. Misio inportante bezala, Ondarroatik kanpo ere euskarari eutsi behar zaiola hausnartu zen.
-Aisialdi eta kultura arloan: hizkuntzaren kalitatea eta herriko hizkeraren garrantziaz aritu zen.
Ateratako ideia guztiak ekainaren 7an zehazten joango dira. Horretaz gain, aurtengo Euskaraldiaren aurkezpena egingo da: zer eta nola aktibatuko den Ondarroan. Ondarroako Udalak euskararekin arduratuak dauden herritar guztiei dei egiten die batzar honetan parte hartzeko, etorkizuneko ekintzen oinarria izango delako.