Ondarroako Artibai Egoitzako laguntzaileen lan-poltsa irekita mantenduko da

0

Maiatzean zabaldu zen lan poltsa eta oraingoz ez du itxiera eperik izango, Ondarroako Udalak jakin arazten duenez, helburua “lan kontratazio poltsa zabala egitea” delako. Baldintzak maiatzean aurkeztutako berberak dira, hona hemen:

  1. DEIALDIAREN XEDEA

Oinarri hauen xedea Artibai Egoitzan aldi baterako zerbitzuak emateko indarrean dagoen operario-laguntzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egitea da.

Operario-laguntzaileen lan-poltsa zabaltzeko deialdi honetako probak gainditzen dituzten hautagaiak lan-poltsa sortzeko deialdia gainditu eta 2016an sortutako zerrendako hautagaien atzetik joango dira deialdi honen 9.1 artikuluan agertzen den moduan.

  1. FUNTZIOAK

  • Egoiliar bakoitzari bere gaitasunak uzten dion neurrian eguneroko aktibitateak burutzeko motibazio eta laguntasun zuzena ematea.

  • Laguntasun osoa behar dutenei egin behar guztiak burutzea, bakoitzaren duintasuna errespetatuz.

  • Egoiliarren eguneroko garbitasuna, jantzi eta apainketa egitea.

  • Goizero egoiliarra altxatu ondoren gela jaso eta txukuntzea.

  • Operario bakoitzak 4-5 egoiliarren jantziaren eta ondasunen ardura izatea.

  • Egoiliarra egoitzara sartzen den momentutik hilero eta maiztasun bat jarraituz diziplina anitzeko taldeen bileretan parte hartzea, eta horren arabera egoiliarrekiko helburuak eta lan metodoak finkatzea.

  • Egoiliarrekiko osasun arazoen prebentzioaren alorraz arduratzea eta honen inguruan erizainei berri ematea.

  • Prebentzioa lantzeko oheratuei postura aldatzea.

  • Barne funtzionamendu egokirako planteamendu berriak eta proposamenak egitea eta lan talde osoaren artean lantzea.

Hemen daude deialdiaren oinarri guztiak finkatuak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina