Ondarroako Udaleko Gizarte Ongizateko sailetik, azaroa osoan zehar “Denon Ondarru!” lelopean, sentsibilizazio kanpaina zabala prestatu dute. Rakel Elu ongizate zinegotziaren hitzetan: “Urte osoan zehar egiten ditugun ekimenak ikusgarriagoak izatea nahi dugu. Ondarroa herri solidarioa eta zabala den arren, lan asko dugu egiteko zaintza lanen ikuspegitik, baita inklusibotasun ikuspegi batetik ere”.
Egitaraua azaroaren 4ean hasiko da, 85 urtetik gorako bazkideei omenaldia eginez. Hitzaldiak eta bestelako formazioak izango dira hilabete osoan zehar eta hilaren 11ean gurutze gorrietan ate ireki saioak antolatu dira.