Artibai egoitzako plaza berritzeko lanak hasi dira

0

Artibai Egoitza ondoko plazaren zorua berritzeko obra martxan da azaroaren 28tik aurrera. Zorua berritu egingo da asfalto inprimatua erabiliaz, orain arte zeuden baldosa karratuak apurtzeko errazagoak zirelako. Lan honi esker, herriko irisgarritasuna hobetuko dela uste du Eneritz Basurko hirigintza zinegotziak.

Basurkoren arabera hiru aste inguru iraungo du lanak,eta bien bitartean parkeko kolunpioak kendu beharko dira eta otsailerako espero da jartzea parke berria.

Ondarroako Udaleko 2018ko aurrekontuan onartu zen lan hau, hirigintzako inbertsioen atalean.Laister martxan jarriko diren herriko gainontzeko lanekin batera -Nasa kalea eta Musika Plaza-, herriaren egoera hobetzea espero du Udal Gobernuak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina