Fibrosi kistikoaren gaineko ekimenak Ondarroako Udalaren babesa jaso du

0

2plega2 proiektua-k Ondarroako Udalaren babesa jaso du asteazken goizean. Fibrosi kistikoaren berri emateko ekimena herriz herri ari da gaitza jendarteratzen eta Zunbeltz Bedialauneta alkateak eta Rakel Elu ongizate zinegotziak euren esker ona adierazi diete.

Juan Meiraren, Pedro de Armasen eta Eva Mendozaren ekimena Euskal Herrian da egunotan, urriaren 5ean Jerezetik (Andaluzia, Espainiako Estatua) hasi zuten bizikletaz euren ibilbidea eta 6.000 kilometro egitea da erronka

Gaixotasun hereditario, kroniko eta degeneratiboa fibrosi kistikoa. 5.000 jaiotzetatik bati eragiten dio, eta gehienbat birikietan eragiten du. Muki lodiak sortzen zaizkie birikietan, eta horrek arnasa ondo hartzea eragozten die. Pankrean ere eragina dauka, eta ondorioz, otordu bakoitzarekin entzina pankreatikoak hartu behar dituzte. Horrekin batera, antibiotikoak, bitaminak eta gatza ere hartu behar dituzte.

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina