Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra hilean behin izango da Ondarroan

0

Lea Artibaiko Amankomunazgoak hondakin bereziak jasotzeko puntu mugikor bat jarriko du martxan urtarriletik aurrera. Larunbat bakoitzean eskualdeko bi herritan egongo da kamioi berezia, herri bakoitzean bi orduz. Herritarrek bertan botako dituzte beste inora bota ezin daitezkeen hondakinak.

Ondarroan hilabeteko hirugarren larunbatean izango da: urtarrilaren 19an hasita, abenduaren 21era arte. 9:00etatik 11:00etara egongo da Alamedan.

Amankomunazgoko lehendakari Rakel Elu Bengoetxeak adierazi duenez “aurrerapauso ikaragarria da hondakinen sailkapenerako Puntu Mugikor honen inplantazioa. Izan ere orain, Amankomunazgoa etxebizitza batean sortu daitezkeen hondakin guztiak kudeatzeko gai izango da”.

Hauek izango dira puntu mugikorretan jasoko diren hondakinak:

  • Aerosolak
  • Substantzia arrikutsudunen ontziak
  • pintura eta disolbatzaileen ontziak
  • autoen iragazkiak, pilak, bateriak, fluoreszenteak, tonerrak…
  • Botikak eta erradiografiak
  • CD, boligrafo, errotulagailu eta idazteko materialak.
  • Motorreko olioa.
  • Bonbonak.

Herriz herri urte osoan zehar jasoko den egutegiarekin kartela eta pegatinak banatu ditu Amankomunazgoak. Herritarrek jakin dezaten noiz eta non utzi euren hondakinak. Edozein herrietan bota ditzakete hondakinak herritarrek.

 

 

 

 

 

 

 

 

Bestetik, 2019ko urtarriletik aurrera organikoa botatzeko erabiltzen den txartela galdu ezkero bigarren bat ateratzeko aukera izango da herri bakoitzeko udaletxean bi euroren truke. Udal bakoitzak bere prozedura autonomoa izango du txartela ateratzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina