Herritarren partaidetza saio berriak izango dira datozen egunetan

0

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra herritar guztiekin batera diseinatzeko prozedura martxan da joan den ikasturtetik. Lehen fasea igarota eta arkitektoen txostena aurkeztuta, herritarrek erabakiak hartzeko unea iritsi da. Herritar guztiekin saioa izango da urtarrilaren 10ean, Kofradia Zaharrean, eta ostean sektoreko saioak izango dira.

Urtarrilaren 15ean ikastetxe guztietako LH3ko neska-mutilekin saioa egingo da, haurren beharrak ezagutze aldera. Emakumeen ikuspuntua txertatzeko urtarrilaren 17an saioa egingo da Emakume Kontseiluarekin. Datozen egunetan data gehiago aurkeztuko dira.

Ondarroako Udalak garrantzia berezia eman nahi die saio hauei, hurrengo urte luzeetako Ondarroa nolakoa izango den erabakiko baita prozesu honetan. Ekarpen guztiak ongi etorriak izango direla gogora arazi du ere.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina