Nasa kaleko lurra konpondu eta asfaltatzeko lanak urtarrilaren 21ean hasiko ditu Ondarroako Udalak eta 6 aste inguru, martxoaren 3ra arte hain zuzen. Bizilagun eta merkatariek aspalditik egin zuten kalea konpontzeko eskaria, eta Udalak 62.179 €ko aurrekontua onartu zuen. Trafikoan aldaketak ekarriko ditu lanak.
Komertzio gune garrantzitsua izatean, bertako merkatariei “beharrezko informazio guztia ematen saiatzen ari” direla dio Eneritz Basurko zinegotziak.
Honakoa izango da trafikoan emango den aldaketa: