Ondarroako pentsionistek urte bete egin dute protestaldian

0

Gaur otsailak 25 urte bete egin dute Ondarroako pentsionistek protestaldian. Astelehenero batu dira Alamedan eguerdiko 12:00etan pentsio duinagoak eskatuz. Urteurrena ospatzeko pankarta berritzeaz gain, herriko tabernek emandako pintxoak bantu dituzte “indarrak hartu eta aurrera egiteko”. Astelehenero bezala Ondarroako Udaleko ordezkaritza bertan izan da, gure jubilatuentzat bizi baldintza duinak aldarrikatzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina