Txakur erroldaren eguneraketa egingo du Ondarroako Udalak

0

Ondarroako txakurren erroldaren eguneraketa egingo da martxoaren 28an eta 29an Musika Plazan jarritako postuaren bitartez. Ondarroako Udala kanpaina berezia egiten ari da herriko txakurren kontrola areagotzeko, eta urrats ezinebstekoa da errolda eguneratzea. Horretarako REGIAn dauden txakur jabe guztiei gutuna bidaliko zaie txipa eguneratzeko eskatuz.

Txakurra hil bada, txakur berririk bada edo orain arte txipik izan ez badu, izena ematera behartuta daude txakur jabeak. Lea Artibaiko Amankomunazgoak eta Ondarroako Udalak erraztasunak jarri nahi dituzte eta horregatik jarriko da hilaren 21ean postua albaitari batekin.

Bertara gerturatu beharko dute txakur-jabek eta nahiz eta orain arte txakurra identifikatu gabe eduki, ez da isunik jarriko. Gainera, Amankomunazgoari esker, prezio berezi bat izango dute mikrotxipa jartzeak, 20€koa hain zuzen.

Martxoaren 28an eta 29an 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango da Musika Plazako informazio postuan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina