Irakurri gozatu eta oparitu programari abiatu du Txomin Agirre Udal liburutegiak martxoaren 18tik maiatzaren 31 bitarte. Apirilaren 23an Liburuaren nazioarteko eguna ekimen honen baitan ospatuko da.
Helburuen artean Irakurzaletasuna sustatzea, Liburutegiaren erabilera bultzatzea, Euskarako literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea bilatuko da.
Funtzionamendua
Lehen urratsa : Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzuan euskarazko liburu bat aukeratu eta eramango du etxera.
Bigarren urratsa : Liburutegian irakurle-fitxa bat emango dio, nahi izanezkero bete dezan, ondoren euskarazko liburu bat erosterakoak erabili ahalko duen %35eko erosketa txeke bat entregatuko zaio herritarrari.
Hirugarren urratsa : Ondarroako liburu denda ( Idiakez eta Zurru-Murru) baten erabili ahalko du erosketa txeke hori, euskarazko literatura erosten duenean.