Ondarroako Udala ere Korrikaren alde

0

2019ko Korrika goizeko 05:00etan sartuko da Ondarroan. Ondarroako Udalak ere parte hartuko du euskararen alde egiten den auzolan erraldoi honetan, Itsas aurreko autobus geltokian goizeko 5:29etan. Zunbeltz Bedialauneta alkateak hartuko du lekukoa eta zinegotzien eta udaleko langileen artean pasatuko dute euren kilometroan.

Ondarroako Udalarentzat “garrantzitsua eta pozgarria” da bi urtean behin ospatzen den Korrika ekimenean parte hartzea: “Festa giroa ederrean igarotzen dena arren, euskararen alde lan egiteko ahaldundu egiten gaitu. Euskara ikasi eta erabiltzeko aitzakia izan dadila Korrika!”.

Zozketa egin ostean hauek dira Ondarroan kilometroa izango duten elkarte eta eragileak eta ordutegiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina