Udal zerbitzu orokorren eraikineko fatxada berritzeko lanak amaitzen ari dira

0

Bukatzear dira Udal zerbitzu orokorren eraikina berritzeko lanak. Lan hauen bitartez Udal zerbitzu orokorren fatxada berritu egin da, instalazioak fatxadatik kendu dira eta argiteria berria jarri da LED argiekin. Beheko zatia zuriz margotzea falta da soilik eta eguraldi ona egitean amaituko dira lanak.

Musika Plazatik filtrazioak iristen ziren zerbitzu orokorretako eraikinera eta horregatik behar zuen sakoneko konponketa. Bestetik, aprobetxatu da Itsasaurre Plazan egin bezala LED argiteria jartzeko, honela argiztapen hobea eta merkeagoa edukiko du herriak, eredu jasangarriago baten bidean. 71.266,35 €ko aurrekontua izan dute lanek.
Herrian egiten ari diren berritze lanekin lotu ditu obrak Eneritz Basurko hirigintza zinegotziak. “Herriak berritu behar du eta garbitasunaz gain, txukunketa orokor bat behar dute Udal eraikinek. Fatxada garbiagoa izateak herriaren itxuran eragin positiboa izango duela uste dugu”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina