Txakurrentzako ordenantza berria onartu du Ondarroako Udalak

0

Ondarroako Udalbatzak aho batez onartu ditu animalei buruzko udal ordenantza aldatzea. Udalak txakurrak aske ibil daitezkeeneko zonaldeak zehaztu ditu, aurretiaz zehaztutako ordutegian baino ez. Nolanahi ere, txakurren jabeek, kontrolpean izan beharko dituzte, kalteak eta eragozpenak ekiditeko eta gorotzak biltzeko, eta horretarako, esku-hartu ahal izateko distantzian izango dira; zonalde horietan egoteak bestelako betebeharrak betetzetik ez ditu salbuesten.

Eneritz Basurko hirigintza zinegotziak azpimarratu nahi izan du txakur jabeen ardura dela “garbitasunaren alde urratsak ematea. Txakurrak libre ibili arren, jaso egin behar dira gorotz guztiak, bestela infekzio puntu izan daitezkeelako”.

Ordenantza osorik hemen irakur daiteke: TXAKURRAK_ORDENANTZA

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak salbuetsita daude, inoiz eta inolako egoeratan ezingo dira aske eta muturrekorik gabe ibili, eta baita horrela zehaztutako egoeratan ere, liskar garrantzitsuetan parte hartu dutelako edo agresibitate berezia egiaztatu zaielako.

Eguneratu dira arau hausteengatik jarriko diren isunak:

  • Arau-hauste oso larriak: 3000 €-ra arte
  • Arau-hauste larriak: 1.500 €-ra arte
  • Arau-hauste arinak: 750 €-ra arte

Arriskutsutzat katalogatuta ez diren txakurrak kontrolpean ibiltzeko baimenduta daudeneko aisialdi zonaldeak, betiere jabearen edota gidariaren ahozko aginduak betetzen badituzte:

ORDUTEGI MENPEKOTASUNIK GABE.

  • ZONA 1.- Artibai ibaiarekiko paseo paraleloa, Zubi Zahar Ikastolaren eta Kamiñazpi kaleko 35. zenbakiaren arteko tartean.
  • ZONA 2.- Zaldupeko anexoko aparkalekuaren alboko futbol zelaia.
  • ZONA 3.- Kanposantuaren ondoko pagadia.
  • ZONA 4.- Pixapeko bidea, Artabide 23 eta 47 zenbakien arteko eraikinen atzean.
  • ZONA 5.- Arrigorri hondartzako hareatzak.

Higiene eta osasungarritasun arrazoiak direla eta, Arrigorriko hondartza ezingo da aisialdirako inguru moduan erabili uda garaian (maiatzaren 1etik urriaren 15era bitarte).

FINKATUTAKO ORDUTEGIAREKIN (22:00ETATIK 9:00ETARA)

  • ZONA 6.- Artibai ibaiarekiko paseo paraleloa, Errenteria auzoa eta Saturrarango hondartza tartean.
  • ZONA 7.- “Errebola txikia” berdegunea, Artibai egoitzaren alboan.

Definitutako aisialdi zonaldeez gain, egungo txakur-guneak mantentzen dira

  • GUNEA 1.- San Ignazio kaleko 61. zenbakiaren atzeko parterrea.
  • GUNEA 2.- I.E.S. Ondarroa B.H.I. zentruaren partzelaren mendebaldeko parterrea.
  • GUNEA 3.- San Juan Txurru kalearen amaierako parterrea, 12. zenbakiko eraikinaren alboan.
  • GUNEA 4.- Arrigorriko behatokira igotzeko eskaileren alboko parterrea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina