Ondarroako Udalak ingurumen batzordea deitu du eguenerako. Batzarra arratsaldeko 18:30ean egingo da udaletxean.
Hauek izango dira batzarrean landuko diren gaien ordena:
1- Aurreko aktaren irakurketa eta hala badagokio, onarpena.
2- Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantzari egindako alegazioak.
3- Agenda 21. Dirulaguntzak.
4- Atxazpi inguruaren moldaketa. Proposamenak.
5- Artibai kaleko konpost gunea.
6- Eskariak eta galderak.