Turistei zuzendutako zazpi hizkuntzatako hiztegia atera du UEMAk

0

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bertako partaide diren herrietako udalekin batera gehienbat turistei zuzendutako hiztegia argitaratu du oinarrizko hartuemanak euskaraz izatea ahalbidetzeko. Hiztegia zazpi hizkuntzatan dago: euskara, catalá, gaztelera, galego, ingelesa, frantsesa eta alemaniera. Turismo Bulegoan daude eskuragarri.

Besteak beste agurrak, denbora, norabide eta lekuak, garraioa, familia, janaria eta edaria, egunak eta hilabeteak eta zenbakiak agertzen dira hiztegian. Hoteletan, jatetxeetan edo tabernetan komunikatzeko hitzak ere agertzen dira. Euskara erakargarria da bisitarientzat eta gauzak erraztearren hiztegi txiki bat kaleratu dugu Ondarroan eta beste herri euskaldun askotan, UEMArekin batera ongi etorria ematen euskararen herrira, Ondarroara, Euskal Herrira”, esan du Arantza Atxurra Aranguren euskara zinegotziak.

Turista zein bisitari asko hurreratzen da Ondarroara udako hilabetetan, askok uste dutena baino gehiago. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak egindako azterlan batek dioenez, bisitari gehienek badakite euskal hiztun asko bizi den toki batera datozela eta espero dute euskararekin topo egitea. Izan ere, bisitarien laurden bat Euskal Herritik bertatik heltzen da, beste laurden bat Herrialde Katalanetatik, beste laurden bat Espainiatik eta gainerakoak, oro har, Frantziatik, Alemaniatik, Eskoziatik, Ingalaterratik, Galestik eta Herbeheretatik.

UEMAk argitaratutako hiztegia.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina