Kamiñaldeko goiko bidea zabalik egongo da ibilgailuentzat, tarteka

0

Kamiñaldeko mendiaren lanak direla eta orain arte itxita egon da ibilgailuentzako bidea, baina hurrengo egunetan zabalik egongo da bidea tarteka. Zabalik egon arren ibilgailuekin arretaz eda bideko seinaleak errespetatuz gidatzeko eskatzen du Ondarroako Udalak.

Abuztuaren 6tik, martitzena, abuztuaren 14ra, eguaztena, zabalik egongo da bidea arratsaldeko 18:00etatik goizeko 07:30era. Abuztuaren 15etik 18ra egun osoz irekita egongo da bidea eta abuztuaren 19, 20 eta 21ean egun osoz itxiko da konponketak egiteko.

Abzutuaren 15ean, Andra Mari egunez Antiguako santutegira joaten den jende kopurua ikusita, arazoak saihesteko denborarekin ibiltzea komeni izango da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina