Zabalik dago berriro ere Zaldupe udal kiroldegia, abuztuaren 31ra arte udako ordutegiarekin

0

Zaldupe udal kiroldegia itxita egon da Andra Mari jaiek iraun duten bitartean baina berriz ere zabalik dago. Igerileku txikian egiten ari diren konponketa lanak direla eta irailaren erdi aldera arte ez da erabilgarri egongo.

Abuztuaren 31ra arte kiroldegiak edukiko duen ordutegia (udakoa): goizez 08:00etatik 13:00era eta arratsaldez17:30etik 21:30era.

Irailetik aurrera edukiko duen ordutegia (negukoa): astelehenetik ostiralera 07:30etik 21:30era, larunbatetan 09:00etatik 13:30era goizez eta 16:30etik 20:30era arratsaldez eta igande eta jai egunetan 09:00etatik 13:30era.

Igerileku txikiaren arazoa konpontzeko, basoa inpermeabilizatuko da lehenengo eta mintz berriarekin estaliko da gero. Bestalde, Zaldupe udal kiroldegiko arduradunek azaldu dute hurrengo ikasturteko eskaintzaren berri hurrengo egunetan emango dutela.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina