Ondarroako Udalak Errenteria auzoko bizilagunen kezka nagusienetakoa dena konpondu nahi du, eta horretarako lehen urratsa egoeraren azterketa egitea da. Irailaren 5etik 12ra bitartean egingo dute azterketa, udalak aginduta.
Ondarroako Udalak abenduan itxi zuen Errenteriako zubia ibilgailuentzat, halabearrez, erabiltzaileentzat arriskutsua izan zitekeelakoan. Zubiaren konpetentzia URA agentziarena da berez, baina otsailean alkateak esan zuen bezala URA agentziaren baimena lortuz gero udala prest zegoen konponketa lanak bere gain hartzeko.
Orain, baimen horiek lortuta eta URA agentziako teknikarien oniritziarekin, zubiaren egoeraren azterketa telknikoa egingo du udalak, bere egonkortasuna eta erabilgarritasuna aztertuz. Udala jakitun da zubi horrek zer nolako garrantzia daukan auzotarrentzat, eta berau konpontzeko lehen urratsak emango ditu hurrengo egunetan.