Gababus zerbitzua egongo da Ondarroatik Lekeitioko San Antolin jaietara

0

Irailaren 1ean, 5ean, 6an eta 7an egongo da Ondarroatik Lekeitiora joan eta etortzeko Gababus zerbitzua. Egun baikoitzerako txartelak 3 eurotan daude salgai Turismo Bulegoan, eta bezpoerako 13:00ak baino lehen erosi behar dira txartelak.

IRAILAK 1, 6 eta 7

Joateko: Ondarroatik GABABUS zerbitzua 18:30ean.

Itzulera: Lekeitioko autobus geltokitik GABABUSa 02:15ean, 04:15ean eta 05:45ean.

  • Joan/etorria 3 € izango da.
  • Autobusean ezin da ez janaririk ez edaririk eraman.
  • Ordutegi bakoitzean, dagokion tiketa eraman behar da.
  • Irailaren 1eko tiketak, abuztuak 30, eguerdiko 13:00ak baino arinago erosi beharko dira, Turismo Bulegoan; irailaren 6ko tiketak, irailak 5, eguerdiko 13:00ak baino arinago erosi beharko dira Turismo Bulegoan eta irailaren 7ko tiketak, irailak 6, eguerdiko 13:00ak baino arinago erosi beharko dira Turismo Bulegoan.

IRAILAK 5

Joateko: Ondarroatik GABABUS zerbitzua 11:30ean.

Itzulera: Lekeitioko autobus geltokitik GABABUSa 23:15ean, 01:15ean eta 03:15ean.

  • Joan/etorria 3 € izango da.
  • Autobusean ezin da ez janaririk ez edaririk eraman.
  • Ordutegi bakoitzean, dagokion tiketa eraman behar da.
  • Tiketak, irailaren 4a, eguerdiko 13:00ak baino arinago erosi beharko dira turismo bulegoan.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina