3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat irakurketa kluba antolatu du Txomin Agirre udal liburutegiak

0

Nagusiekin egiten den modura, baina egokitutako formatuan, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako irakurketa kluba antolatu du Txomin Agirre udal liburutegiak. Ekintza berria da eta helburua irakurzaletasuna txikiengan zabaltzea da. Urriaren 1ean, 15ean eta 29an izango dira ekintzak, guztiak astearteak, arratsaldeko 17:00etan.

Galtzagorri elkarteak zuzenduko ditu hiru ekintzok eta bertan gurasoek euren seme-alabekin batera partekatuko dituzte irakurketa une batzuk. Ekintzan parte hartzea doakoa da baina beharrezkoa izango da izena ematea liburutegian bertan, ekintzetan gehienez ere 15 umek eta euren gurasoek parte hartu dezaketelako. Izena ematea liburutegiko harreran bertan eta 94 683 33 43 telefono zenbakian egin daiteke.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina