2020ko Euskaraldiaren inguruko batzarra egingo da Ondarroan asteartean 18:30ean

0

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den Euskaraldia ariketa soziala prestatzen hasteko lehen batzarra egingo da urriaren 1ean (asteartea) 18:30ean udaletxeko bigarren solairuan. Bigarren Euskaraldian erakundeak izango dira protagonista, eta oinarri bi edukiko ditu ariketak: lehenengoa, ahobizi eta belarriprest moduan, ohiturei eustea, eta bigarrena, euskaraz aritzeko guneak sortzea eta elikatzea. Bilerarako deia zabala da eta interesa daukan herritar orok parte hartu dezake batzarrean.

2020ko Euskaraldian, norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren eremuko langile, bazkide edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko. Beraz, norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara ere egingo da salto bigarren edizioan, eta entitatearen lana izango da kideei Euskaraldian parte hartzeko bidea ireki eta erraztasunak eskaintzea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina