Urriaren 25ean hasiko da beste behin ere Liburuen Amuak egitasmoa

0

Liburuen Amuak egitasmoa  liburu jakin batzuei buruz hitz egiteko espazioa da, urritik maiatzera bitartean hilabeteko azken larunbatean egiten dena, Txomin Agirre udal liburutegian  Joxemari Urteagaren gidaritzapean. Saioak 10:00etatik 12:00etara izaten dira eta giro lagunkoian liburu bakoitza aztertzen dute eta gaiaren inguruan solasten dira.

Hauek dira aurtengo saioak eta bakoitzean jorratuko den liburua. Lehen saioa ostiralez izango da eta Kofradia Zaharrean:

  • Urriak 25, ostirala. 19:30ean: Basa. Miren Amuriza.
  • Azaroak 30, larunbata. 10:00etan: Nire amaren autobiografia. Alberto Martinez de la Cuadra.
  • Otsailak 29, larunbata. 10:00etan. Munduko tokirik ederrena. Iñigo Aranbarri.
  • Martxoak 28, larunbata. 10:00etan: Hezurren erretura. Miren Agur Meabe.
  • Maiatzak 30, larunbata. 10:00etan: Epailea eta haren borreroa. Friedrich Dürrenmatt.

Saioetan parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako bi bide daude: udal euskara zerbitzuko 94 683 36 68 telefono zenbakian edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan edo Txomin Agirre Udal liburutegiko 94 683 33 43 telefono zenbakian edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikoan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina