Organikoa batzeko poltsak jada makinetan daudela jakinarazi du Lea Artibaiko Amankomunazgoak

0

Azken egunetan hainbat herritarrek galdetu dute organikoa birziklatzeko poltsengatik. Enpresa hornitzaile berriari kontratua esleitu bitartean stockean zeuden poltsak amaitu egin ziren Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Lekeition eta hori dela eta makinak ez dira egon erabilgarri. Gaur (urriak 4) jakinarazi du Lea Artibaiko Amankomunazgoak eguerditik aurrera poltsak berriro ere eskuragarri daudela ohiko makinetan.

 

.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina