Miren Gorrotxategi idazle azpeitiarrak XV. Augustin Zubikarai nobela beka irabazi zuen eta 2016an aurkeztu zuen 33 ezkil liburua. Imanol Rayo zine zuzendariak Gorrotxategiren lana hartu du oinarri Hil kanpaiak izeneko filma grabatzeko. Besteak beste, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Yon Gonzalez, Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Asier Hernández, Iñigo Aranburu eta Dorleta Urretabizkaia dira aktoreak.
33 ezkil lanean oinarrituta, filmak hainbat aldaketa edukiko ditu, baina bere oinarriari eutsiz. Baserri bateko lurretan zenbait hezur agertzen dira eta hortik abiatzen da suspentsez betetako istorioa. Filma Nafarroako eta Gipuzkoako zenbait herritan grabatu dute.