Ibaiondo 4ko aparkalekuak emakida gisa edukitzeko eskatzaile onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Ondarroako Udalak. Behean daude zerrendak, apakalekua soilik eskatu dutenen zerrenda, aparkalekua eta trastelekua eskatu dutenen zerrenda eta baztertutakoen zerrenda. Eskatzaileek 10 lan-eguneko epea daukate erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, urriaren 22tik hasita, eta erreklamazioak Udal Erregistro Orokorrean sartu behar dira. Baztertuen zerrendan daudenek erreklamaziorik egiten ez badute zozketatik kanpo geratuko dira.
ZERRENDAK:
- Onartuen zerrenda: trastelekua eta aparkalekua.
- Onartuen zerrenda: soilik aparkalekua.
- Baztertuen zerrenda.
Trastelekua eskatu dutenen artean egingo da lehen zozketa, eskaria eskaintza baino handiagoa izan delako. Aparkalekua soilik eskatu dutenen artean ere zozketa egingo da ondoren, trastelekudun zozketan plazarik gabe gelditu direnak gehituta; bigarren zozketa honetan esleituko da ibilgailu bakooitzari dagokion aparkalekua.
Zozketa azaroaren 6an 19:00etan egingo da Kofradia Zaharrean , herritarren irisgarritasuna bermatzeko, eta publikoa izango da.
Udaletxeko iragarki taulan ere ikusgai daude zerrendak, Alamedako bulegoetako sarreran.