Augustin Zubikarai VIII. ipuin rallyan herriko 364 ikaslek parte hartu dute, eta 12 lan saritu dira

0

Ikaragarria izan da parte hartzaile kopurua VIII. Augustin Zubikarai ipuin rallyan eta oso pozik daude Euskara Batzordeko kideak. Arantza Atxurra Aranguren Euskara zinegotziak aitortu duenez “herriko ikasle askok badaukate euskaraz idazteko zaletasuna, eta gure hizkuntzarentzako eta herriaren etorkizunarentzako albiste bikaina da hori”.

Ipuin rallya sormena lantzeko tresna da. Ikasleek bi ordutan ipuin bat idatzi behar dute Ondarroako Udalak emandako esaldi bat nahitaez bertan txertatuz; lanak ikasgeletan idazten dira eta esaldien berri idazten hasi baino lehenxeago jakiten dute. Behin lanak jasota, Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendiguren idazleek osatutako epaimahaiak lan eta idazle gazte hauek saritu ditu. Sari banaketa ekitaldia asteazkenean (urriak 30) arratsaldeko 18:00etatik aurrera Kofradia Zaharrean egingo da.

[LITERATUR AMUAK: EGITARAUA]

SARIAK

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailak: Laia Retolaza eta Irati Aranbururen Bizitzaren momentu zoragarriak, Izaro Oñederra Zenarrutzabeitiaren Dimentsio arraroak, Jare Bedialauneta eta Enara Hortaren Hawaiko bidaia, Nerea Laka Belaustegiren Ikutu eta bidaiatu eta Nahia Rojas Urbietaren Irene bakarrik munduan. Ikasle hauek 90 euroko sariak jasoko dituzte lan bakoitzeko. Guztira bost sari.

DBH 1eta DBH 2: Xabier Urteaga Zendoiaren Banketxeko lapurreta, Eneritz Urrosoloren eta Aiora Diezen Lau hormen artean eta Maddi Badiola Leonen Pirata txikiak. Ikasle hauek 120 euroko sariak jasoko dituzte lan bakoitzeko. Guztira hiru sari.

DBH 3 erta DBH 4: Jon Martinez de Azagra Martinez de Lucoren 40 urteko gizon baten abentura, Izaro Arizaga eta Ane Gomezen 101.logela, Laia Landaribar Urrosolo eta Enara Aranbarri Lersundiren Ahaztua eta Haizea Elu Etxebarria eta Enara Bilbao Etxebarriaren Kate hotsak gela ilunean. Ikasle hauek 140 euroko sariak jasoko dituzte lan bakoitzeko. Guztira lau sari.

[LITERATUR AMUAK: EGITARAUA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina