Ipuin rallyko saridunen lanak argitaratuko ditu Ondarroako Udalak, liburuxka batean

0

Aurtengo Augustin Zubikarai ipuin rallyan saridunak izan diren 14 lanak liburuxka batean argitaratuko ditu Ondarroako Udalak. Liburuxka horretan parte hartu duten 364 ikasleen artean epaimahaiak aukeratu dituen 14 lan sarituak egongo dira irakurgai.

Liburuxka hori argitaratzen denean ikastetxeen bitartez banatuko da, eta ikasle bakoitzak bere alea etxera eraman ahal izango du.

Arantza Atxurra Euskara zinegotzia saridunekin.

Arantza Atxurra Euskara zinegotziak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaile guztiei, baina eskertza berezia egin nahi izan die irakasleei, ikasleek euskaraz idazteko eta sortzeko urtero egiten duten lanarengatik: “aurten 364 lan aurkeztu dira eta gorakada hori ez da kasualitatea. Irakasleek lan handia egiten dute sormena bultzatzeko eta ikasleak euskarazko literaturan murgiltzeko, eta hori txalotu eta eskertu beharrekoa da”.

Eneritz Basurko alkateordea Xabier Urteaga saridunarekin.

2019ko Augustin Zubikarai ipuin rallyko saridunak:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailak: Laia Retolaza eta Irati Aranbururen Bizitzaren momentu zoragarriak, Izaro Oñederra Zenarrutzabeitiaren Dimentsio arraroak, Jare Bedialauneta eta Enara Hortaren Hawaiko bidaia, Nerea Laka Belaustegiren Ikutu eta bidaiatu eta Nahia Rojas Urbietaren Irene bakarrik munduan. Ikasle hauek 90 euroko sariak jasoko dituzte lan bakoitzeko. Guztira bost sari.

DBH 1eta DBH 2: Xabier Urteaga Zendoiaren Banketxeko lapurreta, Eneritz Urrosoloren eta Aiora Diezen Lau hormen artean eta Maddi Badiola Leonen Pirata txikiak. Ikasle hauek 120 euroko sariak jasoko dituzte lan bakoitzeko. Guztira hiru sari.

DBH 3 erta DBH 4: Jon Martinez de Azagra Martinez de Lucoren 40 urteko gizon baten abentura, Izaro Arizaga eta Ane Gomezen 101.logela, Laia Landaribar Urrosolo eta Enara Aranbarri Lersundiren Ahaztua eta Haizea Elu Etxebarria eta Enara Bilbao Etxebarriaren Kate hotsak gela ilunean. Ikasle hauek 140 euroko sariak jasoko dituzte lan bakoitzeko. Guztira lau sari.

[LITERATUR AMUAK: EGITARAUA]

Aritza Aristondo Kultura zinegotzia, saridunekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina