Udaltzaingoa, galdutako gauzen gordeleku

0

Ondarroako Udaltzaingoak herrian galdutako eta jendeak bertan utzitako objektuak gordeta edukitzen ditu urte guztian. Urtea amaitu baino lehen batzea komeni diren hainbat objektu daude bertan, eta udaltzaingoak horien bila joateko deia egin du.

Giltzak, diru-zorroak, betaurrekoak, aterkiak, erlojuren bat, poltsak…  gauza ugari daude Udaltzaingoaren Kantoipeko bulegoan: “jendeak uste baino galdutako gauza gehiago itzultzen dituzte Udaltzaingoan, eta horregatik zerbait galdu dutenei gure bulegoetatik pasatzeko deia luzatzen diogu. Udaltzaingoaren bulegoa egunero egoten da zabalik: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:30era eta asteburuetan 08:30etik 21:00etara; 946833673 da bulegoko telefono zenbakia.

Udaltzaingoaren bulegoko sarrera.

Halaber, Ondarroako Udalak eta Udaltzaingoak herritarrei galdutako objektuak itzultzen jarraitzeko eskaria luzatu dute: “guztioi gustatuko litzaiguke zerbait galduz gero nonbait agertzea, eta zerbitzu hori Udaltzaingoak eskaintzen du Ondarroan. Beraz galdutako objektuak entregatzeko eskatzen diegu herritarrei, eta zerbait galdu dutenei bulegotik pasatzea ea agertu den ikusteko”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina