Aste honetan hasiko dira Kamiñalde eta Alde Zaharraren goiko kaleetarako baimen eskaeren erantzunak bidaltzen

0

Udaltzaingoak aste honetan ekingo dio Kamiñaldera eta Alde Zaharraren goiko kaleetarako sarrera izateko baimena eskatu duten herritarrei erantzunak bidaltzeari. Gutun bidez jakinaraziko zaie interesdunei euren eskaeraren erantzuna baiezkoa edo ezezkoa den.

Ezezkoen kasuan, euren eskaera arrazoitu eta onartzea eskatzeko aukera izango dute, Udal Erregistro bidez. Ezezkoa ematearen arrazoia azalduko du Udaltzaingoak jakinarazpen horretan, eta eskaera hori onartu ahal izateko horren aurkako arrazonamendua egin beharko du interesdunak, idatziz.

Sarrera kontrolatzeko matrikula irakurgailuak ipinita daude, baina oraindik ez daude martxan. Martxan ipinitakoan ohiko bideetatik jakinaraziko du udalak. Kale horietara sartu ahal izateko beharrezkoa izango da baimena edukitzea, bestela, isuna jasoko da. Baimenak eskatzeko ez dago epemugarik.

Gogoratu, iraileko herri batzarrera etorri ziren bizilagunekin adostu moduan, egunean behin sartu ahal izango dela ibilgailu bakoitza aipatutako gunera, ordu erdiz gehienez ere eta 10km/orduko abiadura errespetatuz. Matrikula irakurgailuak martxan jarri eta urtebetera balorazio batzarra egingo da udalaren eta bizilagunen artean.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina