Udaltzaingoak gogoratu du kalean azufrea botatzea debekatuta dagoela

0

Herriko zenbait txokotan azufrea agertu da norbaitek botata azken aldian, eta Ondarroako Udaltzaingoak gogorarazi du hori egitea debekatuta dagoela, oso arriskutsua delako bai pertsonentzat eta baita animalientzat ere.

Askok uste dute azufrea botatzea animaliek euren beharrizanak ez egiteko metodo bat dela baina inoiz ez da frogatu zientifikoki horrek eraginik duenik. Frogatuta dagoena da bai pertsonei eta baita animaliei ere azufrea ukitzeak edota bere hautsa arnastean minak eragin ditzakeela.

Udaltzaingoak herritarrei ohartarazi nahi die herriko lekuren baten (normalean behegainean edota zutabeen inguruan) hauts horirik ikusiz gero abisua emateko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina