Ikasturte honetan ere Ondarroako Udaleko Hezkidetza EgitasmoakĀ hezkuntza araututik haratago lanean aritzen diren hezitzaileei bideratutako formakuntza eskainiko du. Herri hezkidetzailea izatearen bidean, Ondarroako Udalak uste du oso garrantzitsua dela eskola orduetatik kanpo, eguerdi zein arratsaldetan, burutzen diren ekintzetan izan dezakegun begirada.
Aurten, jendarteak eraikitzen dituen harreman-sexu-afektiboen ereduetaz hausnartuko da, eta harreman horiek herriko gazteengan izan dezakeen eraginak aztertuko dira. Eskolaz kanpoko jardueretako hezitzaileak ikastarora joan ahal izateko bi ordutegi eskainiko dira:
AZAROAREN 18, Etxelilan,
- Goizez: 9.30etik 11:00etara
- Arratsaldez: 16.00etatik 17.30era
Ikastaroan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik, baina Ondarroako Udal ordezkariek eskolaz kanpoko hezitzaileak ikastarora joatea oso garrantzitsua dela azpimarratu dute.