2020ko Euskaraldia prestatzen jarraitzeko batzar irekia egingo da udaletxean asteartean (azaroak 12)

0

2020ko Euskaraldia prestatzeko Ondarroako batzorde eragilea martxan dago duela aste batzuetatik eta asteartean (azaroak 12) bilera irekia egingo da udaletxeko 2.solairuko batzar gelan, 18:00etan. Deialdia irekia da, eta Euskara Batzordean ez dagoen edonor edo orain arte Euskaraldiko batzorde eragilean parte hartu ez duen edonor etor daiteke; Euskara zinegotziak parte hartzera animatu ditu herritarrak.

Euskaraldia ariketa soziala urte bete barru egingo da: 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean. Tarte horretan, herritarrekin batera, erakundeak edota entitateak izango dira protagonistak. Datorren urteko Euskaraldiak bi oinarri edukiko ditu: lehenengoa, lehenengo Euskaraldian abiatutako Ahobizi eta Belarriprest moduan ohiturei eustea izango da, eta bigarrena, euskaraz aritzeko guneak sortzea eta elikatzea, biak elkarren osagarri.

Euskaraldia antolatzen laguntzeko Ondarroan sortutako batzorde eragileak honako urrtas hauek eman ditu dagoeneko:

  1. IZENA EMANA duu Euskaraldian herri batzorde moduan.
  2. ENTITATEAK: Hurrengo edizioan entitateak izango dira ardatza (norbanakoekin batera). Zehazten ari dira zein erakundetara jo.
  3. AKTIBAZIO SAIOA egingo da abenduan.
  4. EUSKARA EGUNA: aurten ere, abenduaren 3a, Euskaraldiari begira izango da.

Arantza Atxurra Aranguren Euskara zinegotziak herriko talde eta eragileetako ordezkariak zein norbanakoak animatu nahi ditu batzarrean parte hartzera eta 2020ko Euskaraldiko batzordeko kide izatera.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina