Euskerean Eupadea lehiaketaren finala jokatuko da igandean Ondarroako Beikozinin

0

Euskerean Eupadea Lea-Artibaiko gaztetxoen arteko taldekako lehiaketa da eta igande honetan (abenduak 1) Ondarroako Beikozini aretoan jokatuko da lehiaketaren finala, 18:00etan. Eskualdeko zazpi taldek hartuko dute parte finalean. HerriBixik antolatu du bigarren urtez lehiaketa, eta aurten, finalaren antolaketan Ondarroako Udala dauka laguntzaile.

Azaroan jokatu dira Aulestin, Berriatuan eta Ziortza-Bolibarren ikasleen arteko kanporaketak eta igandeko finalerako zazpi taldek lortu dute sailkapena: Ahuak Emonala (Ondarroa), Txori-Txoro (Berriatua), Axuetak (Ondarroa), Markinarrak (Markina-Xemein), Kakalarduk (Ondarroa), Txotxinpetrak (Ondarroa) eta Txirritxiki (Markina-Xemein).

Iaz Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatu zen final handia.

Lehiaketan guztira 20 bat taldek hartu dute parte, Lea-Artibai eskualdeko 8 eta 16 urte bitarteko 100 gaztetxotik gora. Lehiaketaren helburua eskualdeko euskalki ezberdinak landu eta gaztetxoen arteko ezagutza sustatzea da. Sormena, eskualdeari buruzko galderak, kultura eta abar landu dituzte lehiaketan parte hartzaileek, beti ere euskara oinarri hartuta.

Herrik, Bixik eta Ondarroako Udalak herriko eta Lea-Artibai eskualdeko gaztetxo zein guraso guztiak gonbidatu nahi dituzte igande arratsalde eder bat pasatzera Beikozinin.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina