Iparkaleko igogailua matxuratuta dago eta udala berau konpondu nahian dabil, enpresa hornitzaileak pieza berria jaso bitartean

0

Iparkaleko igogailuak matxuratuta daramatza egun batzuk. Ondarroako Udaleko teknikariak duela egun batzuk jarri ziren harremanetan igogailuaren zerbitzu hornitzailea eskaintzen duen enpresarekin, matxuratutako pieza konpontzeko. Enpresa horrek atzerrira eskatu behar izan du matxuratuta dagoen pieza eta iritsi bitartean ez da erabilgarri egongo igogailua.

Enpresa hornitzaileak 15 bat eguneko epea aurreikusten du pieza Euskal Herrira iritsi eta igogailuan martxan ipintzeko. Hori dela eta Ondarroako Udala behin-behineko konponketa egiten ahalegintzen ari da, beti ere enpresa hornitzailearen oniritziarekin, berau baita gai honetan aditua. Ondarroako Udalak ahal bezain laister berrezarri nahi du inguru horretan bizi diren herritarrentzako hain garrantzitsua den zerbitzua eta horregatik udal teknikariak arazoari irtenbide alternatibo bat eman nahian dabiltza.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina