Elikagai bilketa berezia egingo da herriko janari dendetan ostiralean eta larunbatean

0

Danonartin elkarteak eta Ondarroako Udalak Gabonetako elikagai bilketa berezia egingo dute herriko janari dendetan ostiral arratsaldean (abenduak 13) eta larunbat goizean (abenduak 14). Herriko janari dendetan kutxak egongo dira ipinita herritarrek elikagaiak bertan uzteko eta Gabon hauetan herritar guztiek jatekoa eduki ahal izateko.

Elikagai bilketan laguntzen ibiliko dira Danonartin elkarteko boluntarioak eta Gorabideko lagunak, guztira herriko hamaika dendetan. Ondarroako Udalaren Ongizate batzordetik herritarrak animatu nahi dira janari bilketa berezian parte hartzera: “Danonartin elkarteak funtzionatzen jarraitzea albiste oso ona izan da herriarentzat eta orain elkartasun olatu horrekin jarraitzea da gure helburua”.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eskerrak eman nahi izan dizkie Danonartin elkarteari laguntzeko prest agertu diren boluntario guztiei: “herritarrentzako funtsezko zerbitzua eskaintzen du Danonartin elkarteak. Mila esker bere jarraipena bermatzearren!”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina