Salgai daude herriko ikasleentzat Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak, herriko bi ikastetxeetan

0

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urtarrilaren 4an (larunbata) eksaini beharreko Bizi Dantza ikuskizunerako sarrerak Zaldupe eskolako eta Zubi Zahar herri ikastolako idazkaritzetan daude salgai, 5 eurotan. Sarrera horietatik bat edo beste soberan geratuz gero Zurrumurru liburudendan ipiniko dira salgai. Hau gertatuz gero aurretiaz abisatuko du Ondarroako Udalak.

Bizi Dantza ikuskizuna Ondarroako Udalak antolatutako Gabonetako egitarauaren barnean kokatzen da. Ikuskizuna urtarrilaren 4ean, larunbata, 18:00etan hasiko da Zaldupe udal kiroldegiko kantxan. Bizi Dantza ikuskizuneko zenbait kanturen letrak idazten aritu da Leire Bilbao idazle eta poeta ondarrutarra.

Bestalde, Ondarroako Udalak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu ikuskizun honetarako, sare sozialetan zabalduko den argitalpena iruzkintzen duten guztien artean.

HONEKIN LOTUTA:

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina