Kalatxoriak eraztuntzen ari da Aranzadi elkartea Ondarroan

0

Ondarroako portuko Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradiaren gainean ari dira eraztunak jartzen inguruan dabiltzan kalatxoriei. Normalean Izaro irlan eta Pasaia inguruan egin ohi izan dute, baina aurten Ondarroan ari dira egiten.

Eraztunak ipintzeko lanak Aranzadi zientzia elkarteko kideak ari dira egiten Kofradiako zenbait langileren laguntzarekin. Horretarako, Kofradiako teilatuan sarezko nolabaiteko etxetxo bat jarri dute kalatxoriak bertara gerturatu, harrapatu, eraztunak ipini eta gero berriz ere askatzeko. Behin harrapatuta, eta eraztuna ipini bitartean, beste zenbait neurketa ere egiten dizkiete: mokoaren tamaina, hegoak…

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina