Herriko hainbat zaborrontzi erre eta lehertu dituzte petardoekin

0

Gabon Zaharren inguruan herrian zenbaitek eztandarazi dituzten petardo eta antzerakoekin hainbat zaborrontzi erre eta lehertu dira herriko zenbait gunetan. Ondarroako Udalak bere haserrea erakutsi nahi du halako jarreren aurrean eta azpimarratu nahi du guztionak diren ondasunak haustea herritar guztion artean ordaindu beharko den kaltea dela.

Ondarroako Udalak ohar bat kaleratu zuen abenduaren 23an, petardo eta antzekoen erabileraren inguruan. Ohar horretan azpimarratzen zen petardoak botatzea legezkoa den arren garrantzitsua dela inguruko herritar, bizidun eta ondasunak ere errespetatzea. Herritar askok horrela egin dute, baina beste batzuek hainbat zaborrontzi eztandarazi dituzte, guztion kalterako.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina