Ondarroako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren aholkuei jarraituz Udaltzaingoaren arropak berritu ditu. Jaurlaritzaren helburua da EAEko udaltzain guztiek arropa berdina eramatea eta horrela edozein herritan egonda ere udaltzainak nortzuk diren erraz identifikatu ahal izatea herritarrek. Urte berriarekin batera hasi ziren arropa berriak janzten.
Udaltzaingoak arropa berriak ditu, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko udaltzain guztiak berdin jantzita egon daitezen
0
Elkarbanatu.