Gaztelekua margotu eta solaserako espazio berri bat sortuko du Udalak

0

Ondarroako Udalak Errebala Txikiñe Gaztelekua margotu eta solaserako espazio berri bat sortuko du gunearen sarreran; lanak otsailean egingo dira. Eraikinaren beheko solairuan dagoen espazio zabala aprobetxatuko da eta alfonbra eta besaulki batzuekin solaserako txoko goxoa sortuko da. Gaur egun espazio zabal horrek ez dauka erabilgarritasun zehatzik eta txoko berri bat sortzeko espazio egokia dela ikusi dute udal ordezkariek.

Horrez gain, Gaztelekuko hormak ere margotu egingo dira. “Errebala Txikiñe herriko gazte askoren bilgunea da neguan, batez ere hotza eta euria ari duen asteburuetan eta guretzat oso garrantzitsua espazio berriak sortzea”, adierazi du Eneritz Basurko Pagoaga Hezkuntza batzordeburuak. “Uste dugu gure gazteek aisialdia euren buruarekin bakarrik pasatzeko bitarteko geroz eta gehiago dituztela eta gure helburua gazteek denbora librea lagunekin igarotzea da, hitz egiten, eztabaidatzen, iritziak trukatzen, lagun berriak egiten… txoko hau horretarako bitarteko aproposa izan daitekeela uste dugu”.

Gaztelekuko jolas gela.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina